Zeinek transmititzen du beldurra? Adams familia pelikularen kanta ospetsuak edo Camile Saint Saensen Dantza makabroak? Egon adi!
jueves, 29 de octubre de 2020
BELDURRAREN DOINUA
ARIMEN GAUA (GAU BELTZA)
ARIMEN GAUA edo GAU BELTZA gertu dugu. Munduan zelan ospatzen den ikertzen ari gara, baina argi duguna da aspalditik datorkigula kalabazak husteko ohitura Euskla Herrian. Gehiagorik jakin nahi?
Egin klik irudian!
miércoles, 28 de octubre de 2020
AMUGE
Ijitoak ere gehiago ezaguzen hasi gara kulturartekotasunari buruzko proiektuan. Horretarako AMUGE (Asociación de mujeres gitanas de Euskadi) elakarteko Noemiren eta Paularen laguntza izan dugu.
Astero etortzen dira eskolara eta aukera izan dugu elkartea ezagutzeko eta ijitoen kulturari buruzko zalantzak argitzeko. Mila esker!
GURE ERLOJUAK
2. Proiektuan ordua birpasatzen ari gara. Horretarako kartulinazko erlojuak egin ditugu.
domingo, 25 de octubre de 2020
BAGA, BIGA, HIGA
GAU BELTZAren nondik norakoak ezagutzeko egin klik esteka honetan.
Zelan hasiko bagina astea Mikel Laboaren BAGA, BIGA, HIGA abestia gogoratzen?
lunes, 19 de octubre de 2020
KOLORE BIZIA
Negu gorriak taldearen kanta dugu aste honetako kanta. Kolore biziak ditugu Kueton, munduko herrien koloreak.
Gurekin abestu nahi?
sábado, 17 de octubre de 2020
GURE GELAKIDEEN HERRIAK
2. proiektuarekin hasi gara: Urrundik etorri nintzen.
Gure gelakide eta haien senideen herriak ezagutzen hasi gara. Ondoko jolasek lagunduko digute kontinenteak, ozeanoak eta gure herri horiek mapetan kokatzen.
Gogoratu herriak: ARGENTINA, MAROKO, MENDEBALDEKO SAHARA, GINEA BISSAU, SENEGAL, NIGERIA, PERU, BOLIVIA eta ERRUMANIA.
jueves, 15 de octubre de 2020
ARNAS APARATUA (AURKEZPENA)
Egin dugun 1. Proiektua aurkezpenarekin bukatzen da. Ondoko bideoan ikusiko duzue hiru geletan egindako aurkezpenak.
miércoles, 14 de octubre de 2020
GURE ARNAS APARATUAK
Ondokoak dira hiru geletan marraztu ditugun arnas aparatuak.
martes, 13 de octubre de 2020
LAU TEILATU (ITOIZ)
40 urte bete ditu Itoiz taldeak. Rock sinfonikoa egiten zuen talderik onenetarikoa izan zen,
eta Lau teilatu haien kantarik ezagunena. Entzun eta abestu gure aste honetako kanta!