Mostrando entradas con la etiqueta Emozioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Emozioak. Mostrar todas las entradas

sábado, 8 de mayo de 2021

GERRA ZIBILA MARGOZTEN


 Gernikako bonbardaketaren urtemuga dela eta Mikel Laboak sortutako ondoko kanta landu izan dugu.

Kantautoreak asmatutako lekeitioak izan gara gai modu plastikoan adierazteko eta gerrako krudelkeria.

Horrela egin dugu.

       4. A

martes, 23 de marzo de 2021

KORRIKA

 Pandemiaren barruko transmisioa murriztu nahian aurtengo KORRIKA ez da betiko a izango, baina korrikarik ez iateak ez  gaitu geldiaraziko Ahobiziak baikara. 

Edizio honen kanta entzun nahi?


jueves, 4 de marzo de 2021

MIRADA ESTRÁBICA ABESTIA

 Aste honetan abesti hau entzun dugu eta asko gustatu zaigu guztioi!

Konturatu gara denok ezberdinak garela eta horrek aberastu egiten gaituela. Gogoratu dugu ere pertsona guztiak errespetuz tratatu behar ditugula, hori baita elkarrekin bizitzearen oinarria!



lunes, 15 de febrero de 2021

LANTZ INAUTERIA

 Inauterietan gaude murgilduta. Aurten ez bada, laster ospatuko dira berriro inauteriak Euskal

 Herrian. Bitartean, badago zenbait material beste modu batez disfrutatzeko.

 Wix honetan Lantz herriari buruzkoa dago. Egin klik irudian eta disfrutatu!



 

lunes, 8 de febrero de 2021

OLATU BAT (Huntza)

Kanta polita zein tristea hau. Huntza taldeak kexka eta tristura transmititu dizkigute kanta honen bitartez.

Itsasoa, plastikoa..., zeharo murgilduta gaude arazoan eta gure nahia ere egoera salatzea da.

Ea guztion artean lorten dugun arazoari buelta ematea!






sábado, 9 de enero de 2021

DANUBIO URDINA (JOHANN STRAUSS)

 

Urte berriari eta proiektu berriari hasiera emango diegu Johann Straussen bals famatuarekin:

Danubio urdina. Danubio ibaia biosfera-erreserba izendatu zuen UNESCOk 1990ean eta Straussentzat ere izugarrizko garrantzia zuen.

Urte Berriko Vienako Filarmonika orkestraren azken-aurreko pieza  da. Entzungo dugu?


                                           Saiatuko gara puxika batekin egiten perkusioa? 


Jarduerak:

Lehenengoz irakurriko dugu musika-lanari buruzko irakurmena.
Gero entzun eta ikusi egingo dugu bideoa. Instrumentuei eta familiei erreparatuko diegu. 
Segidan ariketa erritmikoak egingo ditugu hiru lauko konpasa barneratzeko.
Azkenik, puxika puztu ondoren, perkusioa egiteko erabiliko dugu bideoan ondo ikusi ondoren.
Prest?


sábado, 12 de diciembre de 2020

EZ NEGAR EGIN

Aurtengo EITBko Maratoian parte hartzeko asmoa dugu Horretarako bertso batzuk asmatu ditugu eta entseguak aurrera doaz. Ea lagungarri den bideo hau! .
17 arte izango dugu gure bideoa bidaltzeko epea. Animo!

Egin klik hemen eta gure bertsoak irakurri ahal izango dituzu.


miércoles, 25 de noviembre de 2020

ERREFUXIATUAK (AKUARELAZ)

 Nekanerekin eta Mariarekin (Ongi etorri errefuxiatuak) izandako saioko informazioa eta emozioak akuarelaz isalatu genituen. 



domingo, 22 de noviembre de 2020

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

 Murgilduta gauden kulturartekotasunari buzuzko proiektuan migratzaileen eta errefuxiatuen egoera hobeto ezagutzeko nahian, Sestao eta Portugaleteko Ongi etorri errefuxiatuak asanbladako bi kide etorri dira gure geletara, Maria eta Nekane.

Primeran hurbildu gaituzte errealitate honetara, eta asko eskertzen diegu.

Orain ozenago esan dezakegu: Ongi etorri,  errefuxiatuak!



Maria eta Nekanerekin egon ondoren, kontatutakoa irudietan adierazi dugu akuarelekin. Ikusi nahi zein polit geratu diren gure artelanak? Animatu eta ikusi bideoa!




PANDEMIA BATEAN HARRAPATUA

 Aratzek dioen bezala, pandemia batean gaude harrapatuta.

Elkartokiko Eider izan dugu gurean gure emozioak eta sentimenduak ateratzen lagundu ahal izateko. Modu plastikoan egin dugu, eta oso interesgarria izan da gelakideen kontakizunak entzutea.