Mostrando entradas con la etiqueta Entzunaldiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Entzunaldiak. Mostrar todas las entradas

sábado, 9 de enero de 2021

DANUBIO URDINA (JOHANN STRAUSS)

 

Urte berriari eta proiektu berriari hasiera emango diegu Johann Straussen bals famatuarekin:

Danubio urdina. Danubio ibaia biosfera-erreserba izendatu zuen UNESCOk 1990ean eta Straussentzat ere izugarrizko garrantzia zuen.

Urte Berriko Vienako Filarmonika orkestraren azken-aurreko pieza  da. Entzungo dugu?


                                           Saiatuko gara puxika batekin egiten perkusioa? 


Jarduerak:

Lehenengoz irakurriko dugu musika-lanari buruzko irakurmena.
Gero entzun eta ikusi egingo dugu bideoa. Instrumentuei eta familiei erreparatuko diegu. 
Segidan ariketa erritmikoak egingo ditugu hiru lauko konpasa barneratzeko.
Azkenik, puxika puztu ondoren, perkusioa egiteko erabiliko dugu bideoan ondo ikusi ondoren.
Prest?


jueves, 29 de octubre de 2020

BELDURRAREN DOINUA

 Zeinek transmititzen du beldurra? Adams familia pelikularen kanta ospetsuak edo Camile Saint Saensen Dantza makabroak? Egon adi!