Kaixo!
Badakizuenez ortuan zenbait barazki eta landare landatu genituen eta orain uzta biltzeko momentua heldu zaigu! Ikusi nahi zer bildu dugun?
Kaixo!
Badakizuenez ortuan zenbait barazki eta landare landatu genituen eta orain uzta biltzeko momentua heldu zaigu! Ikusi nahi zer bildu dugun?
Uraren garrantzia aurreko eta oraingo proiektuan ikusten ari gara. Hauek dira 4. Akoek egindako bideoak ohartarazteko zaintzeko garrantziaz. Ura zainduko dugu?
Pasa den astean Kanporretara joan ginen eta bertan dauden zuhaitzak aztertu genituen.
Jakin nahi zein zuhaitz dauden? Ikusi bideoak eta gozatu!
Energia iturri batzuen aurkezpenak egin ditugu. Ondokoa izan da emaitza.
4.A
Gure aurreko proiektuaren maketen bilketa eta erakusketa egin dugu. Hemen daude guztiak!
Hona hemen 4.E koen aurkezpenak:
Ondokoak dira herriei buruzko maketen prozesua eta emaitza. Disfrutatu!
4.A
Kaixo!
2. proiektu honetan, beste gauza askoren artean, gure gelan ditugun herrialdeen inguruan asko ikasi dugu. Zuek ere ikasi eta ikusi nahi??
Jarraian, egin ditugun Geniallyak uzten dizkizuegu, bertan topatu dezakezue informazio mordoa!
Gozatu!
4. E
4. A
4. D
Nekanerekin eta Mariarekin (Ongi etorri errefuxiatuak) izandako saioko informazioa eta emozioak akuarelaz isalatu genituen.
2. Proiektuan ordua birpasatzen ari gara. Horretarako kartulinazko erlojuak egin ditugu.
2. proiektuarekin hasi gara: Urrundik etorri nintzen.
Gure gelakide eta haien senideen herriak ezagutzen hasi gara. Ondoko jolasek lagunduko digute kontinenteak, ozeanoak eta gure herri horiek mapetan kokatzen.
Gogoratu herriak: ARGENTINA, MAROKO, MENDEBALDEKO SAHARA, GINEA BISSAU, SENEGAL, NIGERIA, PERU, BOLIVIA eta ERRUMANIA.