Ortuko margoketaz eta landaketaz aparte garbiketa lana bikain egin dugu. Hau estikoa erratza pasatzen!
Egin klik irudian ikusteko!
4. A
Ortuko margoketaz eta landaketaz aparte garbiketa lana bikain egin dugu. Hau estikoa erratza pasatzen!
Egin klik irudian ikusteko!
4. A
Ortuko ingurua txukundu nahian erabaki genuen ormak margoztea.
Asko disfrutatu ondoren, hona hemen emaitza. Klikatu irudia ikusteko!
4. A
Kaixo!
Badakizuenez ortuan zenbait barazki eta landare landatu genituen eta orain uzta biltzeko momentua heldu zaigu! Ikusi nahi zer bildu dugun?
Ekainaren 8an Barakaldoko Lorategi Botanikora joan ginen oinez bidegorritik.
Gure ortua proiektua amaitzen ari gara eta aukera paregabea izan zen ikusteko nolako landareak dauden gure inguruan. Bisita gidatu interesgarria izan genuen eta pisten jolasa egin genuen.
Hemen dituzue 4. Akoen argazki batzuk. Egin klik irudian!
Kaixo!
Jarraian gelan egindako sendabelarren aurkezpenak dituzue ikusgai, gozatu!
Gernikako bonbardaketaren urtemuga dela eta Picassoren Gernikaren puzlea osatu dugu.
Haziak ere nola landatu ikasi dugu eta horretarako arrautza-oskolak erabili ditugu. Ea zeintzuk ernetzen diren birlandatzeko!
4.A
Gernikako bonbardaketaren urtemuga dela eta Mikel Laboak sortutako ondoko kanta landu izan dugu.
Kantautoreak asmatutako lekeitioak izan gara gai modu plastikoan adierazteko eta gerrako krudelkeria.
Horrela egin dugu.
4. A
Gure oraingo proiektuan buru-belarri sartu gara ortuko lanetan .
Dena garbitu eta txukundu ondoren landaretxoak landatu genituen. Marrubiak, kalabazinak, zilantroa, apioa, piperrak...
Landatu ondoren zaintza eta behaketa zuzena egitea dagokigu uzta egin baino lehenago. Ea lortzen dugun!
4.A
Kaixo! Dakizuenez, gelan perretxikoak nola hazten diren ikasteko perretxikoen alpakak ditugu. Ikusi nahi nola hazi diren eta nola banatu ditugun gelan? Etxera eraman ditugunean errezeta gozoak egin ditugu!
Uraren garrantzia aurreko eta oraingo proiektuan ikusten ari gara. Hauek dira 4. Akoek egindako bideoak ohartarazteko zaintzeko garrantziaz. Ura zainduko dugu?
Pasa den astean Kanporretara joan ginen eta bertan dauden zuhaitzak aztertu genituen.
Jakin nahi zein zuhaitz dauden? Ikusi bideoak eta gozatu!
Kaixo guztioi!
Hemen dituzue gure proiektuen aurkezpen bideoak, gozatu!
Hona hemen gure azken proiektu amaieran egindako aurkezpenak. Eskolan egindako diagnostikoa eta ekintza plana azaltzen ditugu.
Eskerrik asko hau egiteko lagundu diguzuen guztioi!
Pandemiaren barruko transmisioa murriztu nahian aurtengo KORRIKA ez da betiko a izango, baina korrikarik ez iateak ez gaitu geldiaraziko Ahobiziak baikara.
Edizio honen kanta entzun nahi?
Haizez mugituriko ibilgailuak egin ditugu azken proiektu honetan. Bukatu ondoren patiora atera gara lazterketak egiteko. Ikusi nahi duzue zeinek irabazi zuen?
Kaixo guztioi! Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta horren harira, genially bat egin genuen emakume garrantzitsuen informazioa bilduz eta aurkeztuz; izan ere, askotan, ematen du gizonek bakarrik egiten dituztela ekintza garrantzitsuak, baina badakigu ez dela horrela, emakumeok ere gauza garrantzitsuak egiten ditugu eta hauek ezagutaraztea da gure helburua!
Espero dugu zuen gustokoa izatea!
Kaixo! Dakizuenez, eskolan energia aurrezteko proiektutxo bat egiten ari gara eta galdetegi batzuk presatu genituen honakoa jakiteko:
Kaixo guztioi!
Kamisetek arrakasta handia izan dutenez, jarraibide testuak egin ditugu zuei azaltzeko kamiseta hauek nola egiten diren. Irakurri eta egin zuk zeurea!
Aste honetan abesti hau entzun dugu eta asko gustatu zaigu guztioi!
Konturatu gara denok ezberdinak garela eta horrek aberastu egiten gaituela. Gogoratu dugu ere pertsona guztiak errespetuz tratatu behar ditugula, hori baita elkarrekin bizitzearen oinarria!
Hauek izan dira energia iturriei buruzko 4. D koen aurkezpenak. Oso ongi!
Kaixo!
3. proiektu honetan, eskolan energia aurreztea dugu helburu. Horretarako, taldeka proiektu ezberdinak egiten ari gara eta eskolatik ibiltzeko "Patruila Berdea"ren kamisetak egin ditugu. Ikusi nahi??
Inauterietan gaude murgilduta. Aurten ez bada, laster ospatuko dira berriro inauteriak Euskal
Herrian. Bitartean, badago zenbait material beste modu batez disfrutatzeko.
Wix honetan Lantz herriari buruzkoa dago. Egin klik irudian eta disfrutatu!
Kaixo lagunok! Jarraian ikusgai dituzue energia-iturrien inguruan egindako Geniallyak eta aurkezpenak.
Gozatu!
Kanta polita zein tristea hau. Huntza taldeak kexka eta tristura transmititu dizkigute kanta honen bitartez.
Itsasoa, plastikoa..., zeharo murgilduta gaude arazoan eta gure nahia ere egoera salatzea da.
Ea guztion artean lorten dugun arazoari buelta ematea!
Energia iturri batzuen aurkezpenak egin ditugu. Ondokoa izan da emaitza.
4.A
Energia iturri berrizagarriak eta ez berriztagarriak ikertzen ari gara 3. Proiektuan, eta informazioa taldeka islatu dugu geniallyetan.
Geometria ikasten ari gara eta poliedroak egin ditugu zotzez eta plastilinaz.
Hemen duzue Markel. Lehengo egunean gitarra ekarri zuen eta kontzertutxo bat eman zigun.
Segi ikasten, Markel, primeran egiten duzu! Eta eskerrik asko!
Gertu dugu Agate Deuna eta aurten kanta berri bati ekingo diogu. Bertsio izugarri polita da.
Hasteko prest?
Urtero legez, Arantxaren gelan danborrada itzela egin dute. Aurten ezinezkoa izan da gelaz gela jotzea, baina bideo honen bidez disfrutatu ahal duzue Sarriegiren musikarekin. Oso ondo!
Dado bana egin dugu irakurritako liburuaren ulermena lantzeko. Egin baino lehenago gure interesetako galderak idatzi ditugu. Gero kuboa montatu dugu, gero ausaz bat hartu eta galderei erantzun diegu.
Gure aurreko proiektuaren maketen bilketa eta erakusketa egin dugu. Hemen daude guztiak!
Urte berriari eta proiektu berriari hasiera emango diegu Johann Straussen bals famatuarekin:
Urte Berriko Vienako Filarmonika orkestraren azken-aurreko pieza da. Entzungo dugu?
Saiatuko gara puxika batekin egiten perkusioa?