sábado, 30 de enero de 2021

ENERGIA ITURRIAK (Geniallyak)

 Energia iturri berrizagarriak eta ez berriztagarriak ikertzen ari gara 3. Proiektuan, eta informazioa taldeka islatu dugu geniallyetan.



POLIEDROAK

 Geometria ikasten ari gara eta poliedroak egin ditugu zotzez eta plastilinaz. 



MARKELEN GITARRA


 Hemen duzue Markel. Lehengo egunean gitarra ekarri zuen eta kontzertutxo bat eman zigun. 

Segi ikasten, Markel, primeran egiten duzu! Eta eskerrik asko!

miércoles, 27 de enero de 2021

AGATE DEUNA

 Gertu dugu Agate Deuna eta aurten kanta berri bati ekingo diogu. Bertsio izugarri polita da.

Hasteko prest?

HITZAK



miércoles, 20 de enero de 2021

SARRIEGIREN MARTXA

 Urtero legez, Arantxaren gelan danborrada itzela egin dute. Aurten ezinezkoa izan da gelaz gela jotzea, baina bideo honen bidez disfrutatu ahal duzue Sarriegiren musikarekin. Oso ondo!




sábado, 16 de enero de 2021

ULERMEN DADOA

 Dado bana egin dugu irakurritako liburuaren ulermena lantzeko. Egin baino lehenago gure interesetako galderak idatzi ditugu. Gero kuboa montatu dugu, gero ausaz bat hartu eta galderei erantzun diegu.




MAKETEN ERAKUSKETA

 Gure aurreko proiektuaren maketen bilketa eta erakusketa egin dugu. Hemen daude guztiak!




sábado, 9 de enero de 2021

DANUBIO URDINA (JOHANN STRAUSS)

 

Urte berriari eta proiektu berriari hasiera emango diegu Johann Straussen bals famatuarekin:

Danubio urdina. Danubio ibaia biosfera-erreserba izendatu zuen UNESCOk 1990ean eta Straussentzat ere izugarrizko garrantzia zuen.

Urte Berriko Vienako Filarmonika orkestraren azken-aurreko pieza  da. Entzungo dugu?


                                           Saiatuko gara puxika batekin egiten perkusioa? 


Jarduerak:

Lehenengoz irakurriko dugu musika-lanari buruzko irakurmena.
Gero entzun eta ikusi egingo dugu bideoa. Instrumentuei eta familiei erreparatuko diegu. 
Segidan ariketa erritmikoak egingo ditugu hiru lauko konpasa barneratzeko.
Azkenik, puxika puztu ondoren, perkusioa egiteko erabiliko dugu bideoan ondo ikusi ondoren.
Prest?