domingo, 8 de noviembre de 2020

BANAHA (Kongo)

 Kongoko kanon polit honekin ausatuko gara aste honetan?

Egin klik hemen letra irakurri ahal izateko.



lunes, 2 de noviembre de 2020

HERRIALDE EZBERDINETAKO JANTZI ETA JANARIAK

 Lantzen ari garen 2. proiektuan, gelan ditugun herrialde ezberdinak eta hauen ezaugarriak zeintzuk diren ikasten ari gara. Horretarako, ikasleek kultura ezberdinetako jantzi eta janariak ekarri dituzte gelara beste guztiei erakusteko. Gozatu bideoaz!







domingo, 1 de noviembre de 2020

STAND BY ME

       Ben E. Kingen kanta da aste honetakoa. Amerikar honek 1960an konposatutako kanta hau fama handikoa eta oso bertsionatua izan da. 

Playing for change taldeak egindako bertsio polit honek munduko musikariak bildu ditu.

Gozatu eta abestu egingo dugu!



MASKARA BELDURGARRIAK

 Maskara beldurgarriak egin ditugu Arimen Gauerako. Merke-merkeak eta oso dibertigarriak. Puxikak, papera, kola, tenperak eta pazientzia behar izan ditugu.  Emaitza ikusi nahi?




jueves, 29 de octubre de 2020

BELDURRAREN DOINUA

 Zeinek transmititzen du beldurra? Adams familia pelikularen kanta ospetsuak edo Camile Saint Saensen Dantza makabroak? Egon adi!






ARIMEN GAUA (GAU BELTZA)

 ARIMEN GAUA edo GAU BELTZA gertu dugu. Munduan zelan ospatzen den ikertzen ari gara, baina argi duguna da aspalditik datorkigula kalabazak husteko ohitura Euskla Herrian. Gehiagorik jakin nahi?

Egin klik irudian!






miércoles, 28 de octubre de 2020

AMUGE

Ijitoak ere gehiago ezaguzen hasi gara kulturartekotasunari buruzko proiektuan. Horretarako AMUGE  (Asociación de mujeres gitanas de Euskadi) elakarteko Noemiren eta Paularen laguntza izan dugu.

Astero etortzen dira eskolara eta aukera izan dugu  elkartea ezagutzeko eta ijitoen kulturari buruzko zalantzak argitzeko. Mila esker!