miércoles, 25 de noviembre de 2020

ERREFUXIATUAK (AKUARELAZ)

 Nekanerekin eta Mariarekin (Ongi etorri errefuxiatuak) izandako saioko informazioa eta emozioak akuarelaz isalatu genituen. 



BANAHA KANONA

 Ikusi nahi duzue nola geratu zaigun Banaha abestiaren kanona? Ikusi eta gozatu bideoaz!



martes, 24 de noviembre de 2020

OGIAREN ESPERIMENTUA

 Ikasturtea hasi genuenean, ogiaren esperimentua egin genuen ikusteko zein garrantzitsua den eskuak garbitzea. Modu honetan, ogi bat esku zikinekin ikutu genuen eta bestea eskuak ura eta jaboiarekin garbitu ondoren.

Ikus ezazue argazki honen bidez, zer gertatu zaion esku zikinekin ikutu genuen ogiari!




domingo, 22 de noviembre de 2020

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

 Murgilduta gauden kulturartekotasunari buzuzko proiektuan migratzaileen eta errefuxiatuen egoera hobeto ezagutzeko nahian, Sestao eta Portugaleteko Ongi etorri errefuxiatuak asanbladako bi kide etorri dira gure geletara, Maria eta Nekane.

Primeran hurbildu gaituzte errealitate honetara, eta asko eskertzen diegu.

Orain ozenago esan dezakegu: Ongi etorri,  errefuxiatuak!



Maria eta Nekanerekin egon ondoren, kontatutakoa irudietan adierazi dugu akuarelekin. Ikusi nahi zein polit geratu diren gure artelanak? Animatu eta ikusi bideoa!




PANDEMIA BATEAN HARRAPATUA

 Aratzek dioen bezala, pandemia batean gaude harrapatuta.

Elkartokiko Eider izan dugu gurean gure emozioak eta sentimenduak ateratzen lagundu ahal izateko. Modu plastikoan egin dugu, eta oso interesgarria izan da gelakideen kontakizunak entzutea.




sábado, 14 de noviembre de 2020

EUSKARALDIA 2020

EUSKARALDIAren bigarren edizioa azaroaren 20an abiatuko da eta abenduaren 4an amaituko da. Belarriprest eta ahobiziak txapak prestatzen hasi gara. Milaka pertsona parte hartuko dugu aurten ere. Haietakoak izango gara? 


                                Broken Brothers Brasss Band taldeak  sortutako kanta ikasteko prest? 
                                                            (Letraren fitxa  interaktiboa)






jueves, 12 de noviembre de 2020