Lantzen ari garen 2. proiektuan, gelan ditugun herrialde ezberdinak eta hauen ezaugarriak zeintzuk diren ikasten ari gara. Horretarako, ikasleek kultura ezberdinetako jantzi eta janariak ekarri dituzte gelara beste guztiei erakusteko. Gozatu bideoaz!
lunes, 2 de noviembre de 2020
domingo, 1 de noviembre de 2020
STAND BY ME
Ben E. Kingen kanta da aste honetakoa. Amerikar honek 1960an konposatutako kanta hau fama handikoa eta oso bertsionatua izan da.
Playing for change taldeak egindako bertsio polit honek munduko musikariak bildu ditu.
Gozatu eta abestu egingo dugu!
MASKARA BELDURGARRIAK
Maskara beldurgarriak egin ditugu Arimen Gauerako. Merke-merkeak eta oso dibertigarriak. Puxikak, papera, kola, tenperak eta pazientzia behar izan ditugu. Emaitza ikusi nahi?
jueves, 29 de octubre de 2020
BELDURRAREN DOINUA
Zeinek transmititzen du beldurra? Adams familia pelikularen kanta ospetsuak edo Camile Saint Saensen Dantza makabroak? Egon adi!
ARIMEN GAUA (GAU BELTZA)
ARIMEN GAUA edo GAU BELTZA gertu dugu. Munduan zelan ospatzen den ikertzen ari gara, baina argi duguna da aspalditik datorkigula kalabazak husteko ohitura Euskla Herrian. Gehiagorik jakin nahi?
Egin klik irudian!
miércoles, 28 de octubre de 2020
AMUGE
Ijitoak ere gehiago ezaguzen hasi gara kulturartekotasunari buruzko proiektuan. Horretarako AMUGE (Asociación de mujeres gitanas de Euskadi) elakarteko Noemiren eta Paularen laguntza izan dugu.
Astero etortzen dira eskolara eta aukera izan dugu elkartea ezagutzeko eta ijitoen kulturari buruzko zalantzak argitzeko. Mila esker!
GURE ERLOJUAK
2. Proiektuan ordua birpasatzen ari gara. Horretarako kartulinazko erlojuak egin ditugu.
