Taldeko mandalak egin ditugu patioan. Klarionak eta gogo izugarria ondo pasatzeko behar izan ditugu.
Ondoko bideoan ikus daiteko prozesua. Disfrutatu!
Taldeko mandalak egin ditugu patioan. Klarionak eta gogo izugarria ondo pasatzeko behar izan ditugu.
Ondoko bideoan ikus daiteko prozesua. Disfrutatu!
Nekanerekin eta Mariarekin (Ongi etorri errefuxiatuak) izandako saioko informazioa eta emozioak akuarelaz isalatu genituen.
Ikusi nahi duzue nola geratu zaigun Banaha abestiaren kanona? Ikusi eta gozatu bideoaz!
Ikasturtea hasi genuenean, ogiaren esperimentua egin genuen ikusteko zein garrantzitsua den eskuak garbitzea. Modu honetan, ogi bat esku zikinekin ikutu genuen eta bestea eskuak ura eta jaboiarekin garbitu ondoren.
Ikus ezazue argazki honen bidez, zer gertatu zaion esku zikinekin ikutu genuen ogiari!
Murgilduta gauden kulturartekotasunari buzuzko proiektuan migratzaileen eta errefuxiatuen egoera hobeto ezagutzeko nahian, Sestao eta Portugaleteko Ongi etorri errefuxiatuak asanbladako bi kide etorri dira gure geletara, Maria eta Nekane.
Primeran hurbildu gaituzte errealitate honetara, eta asko eskertzen diegu.
Orain ozenago esan dezakegu: Ongi etorri, errefuxiatuak!
Aratzek dioen bezala, pandemia batean gaude harrapatuta.
Elkartokiko Eider izan dugu gurean gure emozioak eta sentimenduak ateratzen lagundu ahal izateko. Modu plastikoan egin dugu, eta oso interesgarria izan da gelakideen kontakizunak entzutea.