sábado, 12 de diciembre de 2020

EZ NEGAR EGIN

Aurtengo EITBko Maratoian parte hartzeko asmoa dugu Horretarako bertso batzuk asmatu ditugu eta entseguak aurrera doaz. Ea lagungarri den bideo hau! .
17 arte izango dugu gure bideoa bidaltzeko epea. Animo!

Egin klik hemen eta gure bertsoak irakurri ahal izango dituzu.


sábado, 28 de noviembre de 2020

PATIOKO MANDALAK

 Taldeko mandalak egin ditugu patioan. Klarionak eta gogo izugarria ondo pasatzeko behar izan ditugu.

Ondoko bideoan ikus daiteko prozesua. Disfrutatu!




miércoles, 25 de noviembre de 2020

ERREFUXIATUAK (AKUARELAZ)

 Nekanerekin eta Mariarekin (Ongi etorri errefuxiatuak) izandako saioko informazioa eta emozioak akuarelaz isalatu genituen. 



BANAHA KANONA

 Ikusi nahi duzue nola geratu zaigun Banaha abestiaren kanona? Ikusi eta gozatu bideoaz!



martes, 24 de noviembre de 2020

OGIAREN ESPERIMENTUA

 Ikasturtea hasi genuenean, ogiaren esperimentua egin genuen ikusteko zein garrantzitsua den eskuak garbitzea. Modu honetan, ogi bat esku zikinekin ikutu genuen eta bestea eskuak ura eta jaboiarekin garbitu ondoren.

Ikus ezazue argazki honen bidez, zer gertatu zaion esku zikinekin ikutu genuen ogiari!




domingo, 22 de noviembre de 2020

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

 Murgilduta gauden kulturartekotasunari buzuzko proiektuan migratzaileen eta errefuxiatuen egoera hobeto ezagutzeko nahian, Sestao eta Portugaleteko Ongi etorri errefuxiatuak asanbladako bi kide etorri dira gure geletara, Maria eta Nekane.

Primeran hurbildu gaituzte errealitate honetara, eta asko eskertzen diegu.

Orain ozenago esan dezakegu: Ongi etorri,  errefuxiatuak!



Maria eta Nekanerekin egon ondoren, kontatutakoa irudietan adierazi dugu akuarelekin. Ikusi nahi zein polit geratu diren gure artelanak? Animatu eta ikusi bideoa!




PANDEMIA BATEAN HARRAPATUA

 Aratzek dioen bezala, pandemia batean gaude harrapatuta.

Elkartokiko Eider izan dugu gurean gure emozioak eta sentimenduak ateratzen lagundu ahal izateko. Modu plastikoan egin dugu, eta oso interesgarria izan da gelakideen kontakizunak entzutea.