jueves, 29 de octubre de 2020

BELDURRAREN DOINUA

 Zeinek transmititzen du beldurra? Adams familia pelikularen kanta ospetsuak edo Camile Saint Saensen Dantza makabroak? Egon adi!






ARIMEN GAUA (GAU BELTZA)

 ARIMEN GAUA edo GAU BELTZA gertu dugu. Munduan zelan ospatzen den ikertzen ari gara, baina argi duguna da aspalditik datorkigula kalabazak husteko ohitura Euskla Herrian. Gehiagorik jakin nahi?

Egin klik irudian!






miércoles, 28 de octubre de 2020

AMUGE

Ijitoak ere gehiago ezaguzen hasi gara kulturartekotasunari buruzko proiektuan. Horretarako AMUGE  (Asociación de mujeres gitanas de Euskadi) elakarteko Noemiren eta Paularen laguntza izan dugu.

Astero etortzen dira eskolara eta aukera izan dugu  elkartea ezagutzeko eta ijitoen kulturari buruzko zalantzak argitzeko. Mila esker!




GURE ERLOJUAK

 2. Proiektuan ordua birpasatzen ari gara. Horretarako kartulinazko erlojuak egin ditugu. 



domingo, 25 de octubre de 2020

BAGA, BIGA, HIGA

 GAU BELTZAren nondik norakoak ezagutzeko egin klik esteka honetan.

Zelan hasiko bagina astea Mikel Laboaren  BAGA, BIGA, HIGA abestia gogoratzen?






lunes, 19 de octubre de 2020

KOLORE BIZIA

 Negu gorriak taldearen kanta dugu aste honetako kanta. Kolore biziak ditugu Kueton, munduko herrien koloreak.

Gurekin abestu nahi?


sábado, 17 de octubre de 2020

GURE GELAKIDEEN HERRIAK

 2. proiektuarekin hasi gara: Urrundik etorri nintzen.

Gure gelakide eta haien senideen herriak ezagutzen hasi gara. Ondoko jolasek lagunduko digute  kontinenteak, ozeanoak eta gure herri horiek mapetan kokatzen.

Gogoratu herriak: ARGENTINA, MAROKO, MENDEBALDEKO SAHARA, GINEA BISSAU, SENEGAL, NIGERIA, PERU, BOLIVIA eta  ERRUMANIA.

jueves, 15 de octubre de 2020

ARNAS APARATUA (AURKEZPENA)

 Egin dugun 1. Proiektua aurkezpenarekin bukatzen da. Ondoko bideoan ikusiko duzue hiru geletan egindako aurkezpenak.


miércoles, 14 de octubre de 2020

martes, 13 de octubre de 2020

LAU TEILATU (ITOIZ)

40 urte bete ditu Itoiz taldeak. Rock sinfonikoa egiten zuen talderik onenetarikoa izan zen,

eta Lau teilatu haien kantarik ezagunena. Entzun eta abestu gure aste honetako kanta!