domingo, 20 de diciembre de 2020

HERRIALDE ETA KULTURA EZBERDINEN AURKEZPENAK

 Hona hemen 4.E koen  aurkezpenak: 








Ondokoak dira 4. Akoen aurkezpenak: Peru, Nigeria, Maroko, Ijitoak, Errumania eta Bolivia. Primerako lana!




HERRIEI BURUZKO MAKETAK

 Ondokoak dira   herriei buruzko maketen prozesua eta emaitza. Disfrutatu!

                                                                                 4.A



4.D





miércoles, 16 de diciembre de 2020

EITB MARATOIA - EZ NEGAR EGIN

 Kaixo! Gaur EITB Maratoirako gure bideoa grabatu dugu. 

COVID-19aren ikerketarako gure ekarpena egin nahi izan dugu.

Klikatu hemen EITBko web orrialdean ikusi nahi baduzu bideoa.

Ea gustoko duzuen!



martes, 15 de diciembre de 2020

EUSKARALDIA 2020

 Kaixo!

Euskaraldia ere ospatu genuen eskolan. Jarraian zenbait argazki ikusi ditzakezue, gozatu!

EUSKARA BIHOTZEAN ETA AHOAN!





"URRUNDIK GATOZ" PROIEKTUAREN AURKEZPENAK

 Kaixo! 

2. proiektu honetan, beste gauza askoren artean, gure gelan ditugun herrialdeen inguruan asko ikasi dugu. Zuek ere ikasi eta ikusi nahi??

Jarraian, egin ditugun Geniallyak uzten dizkizuegu, bertan topatu dezakezue informazio mordoa!

Gozatu!

4. E

MAROKO

IJITOEN KULTURA

SENEGAL

NIGERIA

GALIZIA

EUSKAL HERRIA

4. A

MAROKO

IJITOEN KULTURA

ERRUMANIA

NIGERIA

BOLIVIA

PERU

4. D

MAROKO

GUINEA BISSAU

ARGENTINA

MENDEBALDEKO SAHARA

IJITOAK

sábado, 12 de diciembre de 2020

EZ NEGAR EGIN

Aurtengo EITBko Maratoian parte hartzeko asmoa dugu Horretarako bertso batzuk asmatu ditugu eta entseguak aurrera doaz. Ea lagungarri den bideo hau! .
17 arte izango dugu gure bideoa bidaltzeko epea. Animo!

Egin klik hemen eta gure bertsoak irakurri ahal izango dituzu.


sábado, 28 de noviembre de 2020

PATIOKO MANDALAK

 Taldeko mandalak egin ditugu patioan. Klarionak eta gogo izugarria ondo pasatzeko behar izan ditugu.

Ondoko bideoan ikus daiteko prozesua. Disfrutatu!




miércoles, 25 de noviembre de 2020

ERREFUXIATUAK (AKUARELAZ)

 Nekanerekin eta Mariarekin (Ongi etorri errefuxiatuak) izandako saioko informazioa eta emozioak akuarelaz isalatu genituen. 



BANAHA KANONA

 Ikusi nahi duzue nola geratu zaigun Banaha abestiaren kanona? Ikusi eta gozatu bideoaz!



martes, 24 de noviembre de 2020

OGIAREN ESPERIMENTUA

 Ikasturtea hasi genuenean, ogiaren esperimentua egin genuen ikusteko zein garrantzitsua den eskuak garbitzea. Modu honetan, ogi bat esku zikinekin ikutu genuen eta bestea eskuak ura eta jaboiarekin garbitu ondoren.

Ikus ezazue argazki honen bidez, zer gertatu zaion esku zikinekin ikutu genuen ogiari!




domingo, 22 de noviembre de 2020

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

 Murgilduta gauden kulturartekotasunari buzuzko proiektuan migratzaileen eta errefuxiatuen egoera hobeto ezagutzeko nahian, Sestao eta Portugaleteko Ongi etorri errefuxiatuak asanbladako bi kide etorri dira gure geletara, Maria eta Nekane.

Primeran hurbildu gaituzte errealitate honetara, eta asko eskertzen diegu.

Orain ozenago esan dezakegu: Ongi etorri,  errefuxiatuak!



Maria eta Nekanerekin egon ondoren, kontatutakoa irudietan adierazi dugu akuarelekin. Ikusi nahi zein polit geratu diren gure artelanak? Animatu eta ikusi bideoa!




PANDEMIA BATEAN HARRAPATUA

 Aratzek dioen bezala, pandemia batean gaude harrapatuta.

Elkartokiko Eider izan dugu gurean gure emozioak eta sentimenduak ateratzen lagundu ahal izateko. Modu plastikoan egin dugu, eta oso interesgarria izan da gelakideen kontakizunak entzutea.




sábado, 14 de noviembre de 2020

EUSKARALDIA 2020

EUSKARALDIAren bigarren edizioa azaroaren 20an abiatuko da eta abenduaren 4an amaituko da. Belarriprest eta ahobiziak txapak prestatzen hasi gara. Milaka pertsona parte hartuko dugu aurten ere. Haietakoak izango gara? 


                                Broken Brothers Brasss Band taldeak  sortutako kanta ikasteko prest? 
                                                            (Letraren fitxa  interaktiboa)






jueves, 12 de noviembre de 2020

domingo, 8 de noviembre de 2020

BANAHA (Kongo)

 Kongoko kanon polit honekin ausatuko gara aste honetan?

Egin klik hemen letra irakurri ahal izateko.



lunes, 2 de noviembre de 2020

HERRIALDE EZBERDINETAKO JANTZI ETA JANARIAK

 Lantzen ari garen 2. proiektuan, gelan ditugun herrialde ezberdinak eta hauen ezaugarriak zeintzuk diren ikasten ari gara. Horretarako, ikasleek kultura ezberdinetako jantzi eta janariak ekarri dituzte gelara beste guztiei erakusteko. Gozatu bideoaz!







domingo, 1 de noviembre de 2020

STAND BY ME

       Ben E. Kingen kanta da aste honetakoa. Amerikar honek 1960an konposatutako kanta hau fama handikoa eta oso bertsionatua izan da. 

Playing for change taldeak egindako bertsio polit honek munduko musikariak bildu ditu.

Gozatu eta abestu egingo dugu!



MASKARA BELDURGARRIAK

 Maskara beldurgarriak egin ditugu Arimen Gauerako. Merke-merkeak eta oso dibertigarriak. Puxikak, papera, kola, tenperak eta pazientzia behar izan ditugu.  Emaitza ikusi nahi?




jueves, 29 de octubre de 2020

BELDURRAREN DOINUA

 Zeinek transmititzen du beldurra? Adams familia pelikularen kanta ospetsuak edo Camile Saint Saensen Dantza makabroak? Egon adi!






ARIMEN GAUA (GAU BELTZA)

 ARIMEN GAUA edo GAU BELTZA gertu dugu. Munduan zelan ospatzen den ikertzen ari gara, baina argi duguna da aspalditik datorkigula kalabazak husteko ohitura Euskla Herrian. Gehiagorik jakin nahi?

Egin klik irudian!






miércoles, 28 de octubre de 2020

AMUGE

Ijitoak ere gehiago ezaguzen hasi gara kulturartekotasunari buruzko proiektuan. Horretarako AMUGE  (Asociación de mujeres gitanas de Euskadi) elakarteko Noemiren eta Paularen laguntza izan dugu.

Astero etortzen dira eskolara eta aukera izan dugu  elkartea ezagutzeko eta ijitoen kulturari buruzko zalantzak argitzeko. Mila esker!




GURE ERLOJUAK

 2. Proiektuan ordua birpasatzen ari gara. Horretarako kartulinazko erlojuak egin ditugu. 



domingo, 25 de octubre de 2020

BAGA, BIGA, HIGA

 GAU BELTZAren nondik norakoak ezagutzeko egin klik esteka honetan.

Zelan hasiko bagina astea Mikel Laboaren  BAGA, BIGA, HIGA abestia gogoratzen?






lunes, 19 de octubre de 2020

KOLORE BIZIA

 Negu gorriak taldearen kanta dugu aste honetako kanta. Kolore biziak ditugu Kueton, munduko herrien koloreak.

Gurekin abestu nahi?


sábado, 17 de octubre de 2020

GURE GELAKIDEEN HERRIAK

 2. proiektuarekin hasi gara: Urrundik etorri nintzen.

Gure gelakide eta haien senideen herriak ezagutzen hasi gara. Ondoko jolasek lagunduko digute  kontinenteak, ozeanoak eta gure herri horiek mapetan kokatzen.

Gogoratu herriak: ARGENTINA, MAROKO, MENDEBALDEKO SAHARA, GINEA BISSAU, SENEGAL, NIGERIA, PERU, BOLIVIA eta  ERRUMANIA.

jueves, 15 de octubre de 2020

ARNAS APARATUA (AURKEZPENA)

 Egin dugun 1. Proiektua aurkezpenarekin bukatzen da. Ondoko bideoan ikusiko duzue hiru geletan egindako aurkezpenak.


miércoles, 14 de octubre de 2020

martes, 13 de octubre de 2020

LAU TEILATU (ITOIZ)

40 urte bete ditu Itoiz taldeak. Rock sinfonikoa egiten zuen talderik onenetarikoa izan zen,

eta Lau teilatu haien kantarik ezagunena. Entzun eta abestu gure aste honetako kanta!






lunes, 28 de septiembre de 2020

BAGARE

 

Hau da aste honetako kanta. Bittor Kapanagak idatzi zuen letra eta Gontzal Mendibilek jarri zion musika.

Bittorren pasioa euskara zen, eta hori ondo islatzen da kanta polit honetan.

Ondo etorriko zaigu Eusakl Herriko herrialdeak ikasteko.





domingo, 20 de septiembre de 2020

AZTI IKASLEA MARGOZTEN

 Azti ikaslea entzun eta ikusi egin dugu. Gero, tenperaz margotu dugu entzundakoa.

 Primeran pasatu dugu!

martes, 15 de septiembre de 2020

GURE AZKEN SEI HILABETEETAKO ISTORIOAK


Horrela marraztu ditugu gure azken sei hilabeteetako egoera eta bizipenak. Ikusi nahi?



 

ZEINEN EDERRA IZANGO DEN!

 Zeinen ederra izango den kantarekin hasi gara ikasturte berria irudikatzen.

Zeinen ederra izango den... berriro guztiok elkarrekin egotea!



jueves, 10 de septiembre de 2020

ONGI ETORRI BLOG BERRIRA!

Kaixo lagunok!

Hona hemen, Kueto eskolako 4. mailako taldekoen bloga.

SARDINA BAKALAU blogaren helburuaa gelako materialak eta lanak partekatzea izango da. Horrela, eskolan zein etxean, eskura izango dituzue, eta eguneroko lana erraztuko digu. Beharrezkoa izango da 2020-2021 ikasturte berriari  aurre egiteko.

Guztion artean lortuko dugu!