lunes, 3 de mayo de 2021
TE CAMELO, MAITE ZAITUT
viernes, 16 de abril de 2021
viernes, 12 de marzo de 2021
MARTXOAK 8 - EMAKUMEAREN EGUNA
Kaixo guztioi! Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta horren harira, genially bat egin genuen emakume garrantzitsuen informazioa bilduz eta aurkeztuz; izan ere, askotan, ematen du gizonek bakarrik egiten dituztela ekintza garrantzitsuak, baina badakigu ez dela horrela, emakumeok ere gauza garrantzitsuak egiten ditugu eta hauek ezagutaraztea da gure helburua!
Espero dugu zuen gustokoa izatea!
jueves, 4 de marzo de 2021
MIRADA ESTRÁBICA ABESTIA
Aste honetan abesti hau entzun dugu eta asko gustatu zaigu guztioi!
Konturatu gara denok ezberdinak garela eta horrek aberastu egiten gaituela. Gogoratu dugu ere pertsona guztiak errespetuz tratatu behar ditugula, hori baita elkarrekin bizitzearen oinarria!
miércoles, 24 de febrero de 2021
INAUTERIAK ESKOLAN
domingo, 20 de diciembre de 2020
HERRIALDE ETA KULTURA EZBERDINEN AURKEZPENAK
Hona hemen 4.E koen aurkezpenak:
HERRIEI BURUZKO MAKETAK
Ondokoak dira herriei buruzko maketen prozesua eta emaitza. Disfrutatu!
4.A
martes, 15 de diciembre de 2020
"URRUNDIK GATOZ" PROIEKTUAREN AURKEZPENAK
Kaixo!
2. proiektu honetan, beste gauza askoren artean, gure gelan ditugun herrialdeen inguruan asko ikasi dugu. Zuek ere ikasi eta ikusi nahi??
Jarraian, egin ditugun Geniallyak uzten dizkizuegu, bertan topatu dezakezue informazio mordoa!
Gozatu!
4. E
4. A
4. D
sábado, 12 de diciembre de 2020
EZ NEGAR EGIN
Aurtengo EITBko Maratoian parte hartzeko asmoa dugu Horretarako bertso batzuk asmatu ditugu eta entseguak aurrera doaz. Ea lagungarri den bideo hau! .
17 arte izango dugu gure bideoa bidaltzeko epea. Animo!
Egin klik hemen eta gure bertsoak irakurri ahal izango dituzu.
miércoles, 25 de noviembre de 2020
BANAHA KANONA
Ikusi nahi duzue nola geratu zaigun Banaha abestiaren kanona? Ikusi eta gozatu bideoaz!
domingo, 22 de noviembre de 2020
ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
Murgilduta gauden kulturartekotasunari buzuzko proiektuan migratzaileen eta errefuxiatuen egoera hobeto ezagutzeko nahian, Sestao eta Portugaleteko Ongi etorri errefuxiatuak asanbladako bi kide etorri dira gure geletara, Maria eta Nekane.
Primeran hurbildu gaituzte errealitate honetara, eta asko eskertzen diegu.
Orain ozenago esan dezakegu: Ongi etorri, errefuxiatuak!
jueves, 12 de noviembre de 2020
GONAK
domingo, 8 de noviembre de 2020
BANAHA (Kongo)
domingo, 1 de noviembre de 2020
STAND BY ME
Ben E. Kingen kanta da aste honetakoa. Amerikar honek 1960an konposatutako kanta hau fama handikoa eta oso bertsionatua izan da.
Playing for change taldeak egindako bertsio polit honek munduko musikariak bildu ditu.
Gozatu eta abestu egingo dugu!
lunes, 19 de octubre de 2020
KOLORE BIZIA
Negu gorriak taldearen kanta dugu aste honetako kanta. Kolore biziak ditugu Kueton, munduko herrien koloreak.
Gurekin abestu nahi?
sábado, 17 de octubre de 2020
GURE GELAKIDEEN HERRIAK
2. proiektuarekin hasi gara: Urrundik etorri nintzen.
Gure gelakide eta haien senideen herriak ezagutzen hasi gara. Ondoko jolasek lagunduko digute kontinenteak, ozeanoak eta gure herri horiek mapetan kokatzen.
Gogoratu herriak: ARGENTINA, MAROKO, MENDEBALDEKO SAHARA, GINEA BISSAU, SENEGAL, NIGERIA, PERU, BOLIVIA eta ERRUMANIA.