domingo, 22 de noviembre de 2020

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

 Murgilduta gauden kulturartekotasunari buzuzko proiektuan migratzaileen eta errefuxiatuen egoera hobeto ezagutzeko nahian, Sestao eta Portugaleteko Ongi etorri errefuxiatuak asanbladako bi kide etorri dira gure geletara, Maria eta Nekane.

Primeran hurbildu gaituzte errealitate honetara, eta asko eskertzen diegu.

Orain ozenago esan dezakegu: Ongi etorri,  errefuxiatuak!



Maria eta Nekanerekin egon ondoren, kontatutakoa irudietan adierazi dugu akuarelekin. Ikusi nahi zein polit geratu diren gure artelanak? Animatu eta ikusi bideoa!




PANDEMIA BATEAN HARRAPATUA

 Aratzek dioen bezala, pandemia batean gaude harrapatuta.

Elkartokiko Eider izan dugu gurean gure emozioak eta sentimenduak ateratzen lagundu ahal izateko. Modu plastikoan egin dugu, eta oso interesgarria izan da gelakideen kontakizunak entzutea.