Urte berriari eta proiektu berriari hasiera emango diegu Johann Straussen bals famatuarekin:
Danubio urdina. Danubio ibaia biosfera-erreserba izendatu zuen UNESCOk 1990ean eta Straussentzat ere izugarrizko garrantzia zuen.
Urte Berriko Vienako Filarmonika orkestraren azken-aurreko pieza da. Entzungo dugu?
Saiatuko gara puxika batekin egiten perkusioa?
Jarduerak:
Gero entzun eta ikusi egingo dugu bideoa. Instrumentuei eta familiei erreparatuko diegu.
Segidan ariketa erritmikoak egingo ditugu hiru lauko konpasa barneratzeko.
Azkenik, puxika puztu ondoren, perkusioa egiteko erabiliko dugu bideoan ondo ikusi ondoren.
Prest?