lunes, 3 de mayo de 2021
TE CAMELO, MAITE ZAITUT
martes, 23 de marzo de 2021
KORRIKA
Pandemiaren barruko transmisioa murriztu nahian aurtengo KORRIKA ez da betiko a izango, baina korrikarik ez iateak ez gaitu geldiaraziko Ahobiziak baikara.
Edizio honen kanta entzun nahi?
jueves, 4 de marzo de 2021
MIRADA ESTRÁBICA ABESTIA
Aste honetan abesti hau entzun dugu eta asko gustatu zaigu guztioi!
Konturatu gara denok ezberdinak garela eta horrek aberastu egiten gaituela. Gogoratu dugu ere pertsona guztiak errespetuz tratatu behar ditugula, hori baita elkarrekin bizitzearen oinarria!
miércoles, 24 de febrero de 2021
INAUTERIAK ESKOLAN
lunes, 15 de febrero de 2021
LANTZ INAUTERIA
Inauterietan gaude murgilduta. Aurten ez bada, laster ospatuko dira berriro inauteriak Euskal
Herrian. Bitartean, badago zenbait material beste modu batez disfrutatzeko.
Wix honetan Lantz herriari buruzkoa dago. Egin klik irudian eta disfrutatu!
lunes, 8 de febrero de 2021
OLATU BAT (Huntza)
Kanta polita zein tristea hau. Huntza taldeak kexka eta tristura transmititu dizkigute kanta honen bitartez.
Itsasoa, plastikoa..., zeharo murgilduta gaude arazoan eta gure nahia ere egoera salatzea da.
Ea guztion artean lorten dugun arazoari buelta ematea!
sábado, 30 de enero de 2021
MARKELEN GITARRA
Hemen duzue Markel. Lehengo egunean gitarra ekarri zuen eta kontzertutxo bat eman zigun.
Segi ikasten, Markel, primeran egiten duzu! Eta eskerrik asko!
miércoles, 27 de enero de 2021
AGATE DEUNA
Gertu dugu Agate Deuna eta aurten kanta berri bati ekingo diogu. Bertsio izugarri polita da.
Hasteko prest?
miércoles, 20 de enero de 2021
SARRIEGIREN MARTXA
Urtero legez, Arantxaren gelan danborrada itzela egin dute. Aurten ezinezkoa izan da gelaz gela jotzea, baina bideo honen bidez disfrutatu ahal duzue Sarriegiren musikarekin. Oso ondo!
sábado, 9 de enero de 2021
DANUBIO URDINA (JOHANN STRAUSS)
Urte berriari eta proiektu berriari hasiera emango diegu Johann Straussen bals famatuarekin:
Urte Berriko Vienako Filarmonika orkestraren azken-aurreko pieza da. Entzungo dugu?
Saiatuko gara puxika batekin egiten perkusioa?
sábado, 12 de diciembre de 2020
EZ NEGAR EGIN
Aurtengo EITBko Maratoian parte hartzeko asmoa dugu Horretarako bertso batzuk asmatu ditugu eta entseguak aurrera doaz. Ea lagungarri den bideo hau! .
17 arte izango dugu gure bideoa bidaltzeko epea. Animo!
Egin klik hemen eta gure bertsoak irakurri ahal izango dituzu.
miércoles, 25 de noviembre de 2020
BANAHA KANONA
Ikusi nahi duzue nola geratu zaigun Banaha abestiaren kanona? Ikusi eta gozatu bideoaz!
sábado, 14 de noviembre de 2020
EUSKARALDIA 2020
domingo, 8 de noviembre de 2020
BANAHA (Kongo)
domingo, 1 de noviembre de 2020
STAND BY ME
Ben E. Kingen kanta da aste honetakoa. Amerikar honek 1960an konposatutako kanta hau fama handikoa eta oso bertsionatua izan da.
Playing for change taldeak egindako bertsio polit honek munduko musikariak bildu ditu.
Gozatu eta abestu egingo dugu!
jueves, 29 de octubre de 2020
BELDURRAREN DOINUA
Zeinek transmititzen du beldurra? Adams familia pelikularen kanta ospetsuak edo Camile Saint Saensen Dantza makabroak? Egon adi!
domingo, 25 de octubre de 2020
BAGA, BIGA, HIGA
GAU BELTZAren nondik norakoak ezagutzeko egin klik esteka honetan.
Zelan hasiko bagina astea Mikel Laboaren BAGA, BIGA, HIGA abestia gogoratzen?
lunes, 19 de octubre de 2020
KOLORE BIZIA
Negu gorriak taldearen kanta dugu aste honetako kanta. Kolore biziak ditugu Kueton, munduko herrien koloreak.
Gurekin abestu nahi?
domingo, 20 de septiembre de 2020
AZTI IKASLEA MARGOZTEN
Azti ikaslea entzun eta ikusi egin dugu. Gero, tenperaz margotu dugu entzundakoa.
Primeran pasatu dugu!
martes, 15 de septiembre de 2020
ZEINEN EDERRA IZANGO DEN!
Zeinen ederra izango den kantarekin hasi gara ikasturte berria irudikatzen.
Zeinen ederra izango den... berriro guztiok elkarrekin egotea!


